Pestañas

jueves, 17 de febrero de 2011

#euskalporn Twiterren TT

Hashtag (etiketa) honek hiru faktore batu ditu: Twitterra, euskara eta sexua. Printzipioz zailtasunez konpontzen diren hiru terminoek azken 24 orduetako Trending Topic-a sortu dute, hau da Twitterren erabiltzaileek idatzitako etiketarik erabilienetakoa da #euskalporn.

Azken orduotan erreboluzioa sortu da: euskaldunok eta euskara ulertzen ez dutenek ere terminoarekin gora eta behera dabiltza, “porn” hitzak sortu dezakeen erakargarritasunari jarraituz. Twitterrek gizartean duen eragina neurtu daiteke eta oraingo honetan gure TTa (Trending Topic-a) gaztelaniak eta ingelerak menperatzen duen eremuan gogor sartu da. Euskaraz sexuarekin harremana izan dezaketen bihurrikeri batzuk idatzi, #euskalporn etiketa atxiki eta euskaltwitter komunitatearen parte izango zara. Hare gehiago, Twitter komunitate mundialaren parte izango zara, Euskal komunitate txikitik at ere eragina izan dezakegula frogatuz.

Euskararen normalizaziorako aurrera pausu moduan hartu dute zenbaitek, benetako neurriak hartzen ez direla eta tontakeri hauetan denbora ematen dugula azpimarratzen dute besteek. Gauza bakoitzari bere garrantzia ematen jakin behar zaio, baina hala ere, #euskalporn terminoak euskararen normalizazioaren alde baino ezin dezake egin.

Euskara ulertzen ez duen jendea ere protestan ari da TefyStonem-ek esaten duenez No me entero de nada del TT #euskalporn porque todo está escrito en euskera. Tanto cuesta ponerlo en español? XD”. Noski kostatzen dela, multimedia euskarrian euskararen lekutxoa topatzen dugun bitartean ezin dugu etsi.Twiterren norbaitek esaten zuen moduan, pornoa Euskadin TT bat izan beharrean mirari bat da.

pornoTwitt guztien bilduma



1 comentario:

  1. Nire posta promozionatzeko aupatura igo dut eta Twitterren kontuaren bidez promozionatu.

    ResponderEliminar